XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Linneo jakintsuak, XVIII garren mendean bizidunen sailketa oinharritu zuenean, gizona Primateen taldean sartu zuen.

Izan ere gizonaren eta ximinoaren gorputzak antz handikoak dira.

Argi dago, txinpanze eta gizonaren artean antz, berdintasun eta kidetasun gehiago dago, txinpanze eta izurdearen artean baino.

Eta alderantziz, txinpanze eta izurdearen jokabideak antz eta berdintasun gehiago dute, txinpanze eta gizonarenak baino.

Giza jokabidea arrunt desberdina da.

Giza joerak, pentsamenduak, ardurak, bozkario eta atsekabeak beste maila batekoak, gorako maila batekoak dira.

Txinpanze, gorila eta beste ximinoek ez dute Historiarik egin, ez dute ezer aztertu, ez dute ezer idatzi, ez dute soziologiarik, ez dute zientziarik eta ez dute filosofiarik ere.

Ximino hauek eta beste ugaztunek gauza asko dakite, baina ez dira berauen jakituriaz jabetzen.

Gizonak alderantziz, dakien hura aztertu egin du, sistematan jarri ditu eta horrela jakintza bat edo zientzia bat sortu du.

Orain bertan nik idatzi dudana, zu irakurtzen ari zara.

Txinpanzeen artean ez da behinere horrelakorik gertatu, ikusi.